Urtero bezala, aurten be gure ikazkin famatua, Olentzero, jaitsi da menditik, bertoko umeekaz egon eta opariak banatzeko.Urte osoan jostailuak prestatzen ibili eta gero, azkenean heldu da eguna, abenduak 24, lan horren emaitzak ikusi eta umeen ilusioa gauzatzeko.Lan asko dauka Olentzerok gau horretan, Euskal Herri osoko etxerik etxe joan behar delako, baina Birleko auzora be garaiz eta pazentziz heldu da.Arratsaldeko seiretan zegoen ordua jarrita, eta pixka bat belutxuago izan arren, etorri zen bai, bere zaldi-karro apalagaz. Karro ez zen moderno eta aberatsenetarikoa, baina opari eta ilusioz bete-beteta zetorren, Irati izeneko laguntzaile eta guzti. Berriztatu-berri daukagun ermitaren aurrean jarri eta auzoko umeak banan-banan hartu ebazan Olentzerok, betiko galderak egiteko: "nongoa zara? formala izan zara? zer eskatu dozu?... Umeen artean, danatarik ikusi ahal zen: nerbioak, emozioa, poza, ilusioa, negar-malkoak, barreak..., baina nerbioakaz eta ikaratuta izan arren, denek azaldu eutsien Olentzerori zer eskatu eben, badaezpada.Umeak altxoan hartu eta gero, Olentzerok bertso batzuk ere bota ebazan, "lan asko izan arren, munduko saririk onena hartutako mosuak zirela" esanez... Eta hau guztia animatzeko, Juanluk jotako trikitrixa-soinu alaia era izan genduanez, jantza eta biribilketa batzuk egiteko aukera ere egon zan.Azkenean agur esan behar izan jakon Olentzerori, beste etxe eta auzo batzuetara be joan behar zelako, baina datorren urtean hemen izango dogu "sin falta".Ordurarte, ba, Olentzero, Birle auzoko umeen partez.
Eva Gaminde
Eva Gaminde